Larrialdiak

ETE (Pyme)

Larrialdiak Taldea sektore soziosanitarioan eta, bereziki, garraio sanitarioaren eremuan soluzio bikainak eskaintzen dituzten lan elkartuko kooperatiben talde batez osatuta dago.

Asistentziak eta anbulantzia-langileak kudeatzeko plataforma

Larrialdiak enpresa-taldeak Oinarrizko Bizi-euskarrian espezializatutako garraio-zerbitzu integrala eskaintzen du, larrialdi sarearekin erabat integratua. Larrialdiak enpresa-taldeak neurrira egindako plataforma bat behar zuen txandak, egutegiak, asistentzia-parteak, giza baliabideak zein ibilgailuak kudeatzeko; eta proiektu hau sortu du ATE informatica enpresarekin lankidetzan. 

Digipen boligrafo digitalaren bitartez, ATE Informatica enpresak asistentzia-parteen jasotzea digitalizatu zuen; horrela, paperezko inprimakietan eskuz betetako datuak eskuratu eta datu digital bihurtzen ditu berehala, erakundearen zerbitzu informatiko zentraletan barne hartuta. Soluzioa Larrialdiak enpresa-taldean ezarri zen, Osakidetza Emergentziak-ekin hitzartutako enpresa den neurrian, eta bertan funtzionamenduan egon da aurretik ere ATE Informatica enpresaren eskutik. Orduan, Loturak eskuratu egin zituen ATE Informatica enpresak prozesatutako datuak, webguneko plataforman integratzeko.

Larrialdiak anbulantziak

Larrialdiak: pertsona gorrei eskeinitako zerbitzua

Larrialdiak enpresa-taldeko profesionalek zailtasunak izaten zituzten sarritan paziente gorrekin komunikatzeko.. Arazo horiei aurre egiteko, Larrialdiak enpresa-taldeak zeinu hizkuntzaz grabatutako bideoak dauzkan webgune bat jarri du langileen eskura, tablet zein sakelako telefonoen bitartez erabilgarri dagoena. Kanal berri horren bitartez, erizain eta sendagileek aukera daukate pazienteei zeinu hizkuntza bidez arreta eskaintzeko.