Manos sobre el teclado de un ordenador y los iconos de discapacidad auditiva, física e intelectual

Edukin irisgarriak sortzeko online ikastaroa. Matrikulazio epea zabalik.

21 Ira 2017

Asmoz, online formakuntza plataforman "Irisgarritasunera sarrera" online ikastaroa, datorren urriaren 2an hasiko da. Ikastaroaren edukinak Loturak sortu ditu APTES Fundazioaren eta Asmoz -en gainbegiratuarekin. Ikastaroa, irisgarritasunean hasi nahi duten edukin sortzaileetzako da. Bi astetan edukin irisgarriak argitaratzeko oinarrizko nozioak ikasiko dituzte. 

 

Erabiltzaile profila izanik, edukiak edonork sortzen dituen garaiotan, garrantzitsua da eduki horiek erabilerrazak nola egin ditzakegun jakitea, desgaitasun kognitiboa, fisikoa edota sensoriala duten pertsonentzat.

Ikastaroa euskarri digitaletan erabiltzaile gisa edukiak sortzen dituztenei zuzendua dago.

HELBURUAK

Erabilerraztasunaren irizpideak eta diseinua guztiontzat modu praktikoan zabaltzea:

– Erabilerraztasun digitala kontzeptua barneratu.– Kolektibo desberdinentzako erabilerraztasunaren betebeharrak ezagutu.– Komunikazio digitaleko erraminta nagusiak ezagutu eta erabiltzen ikasi.

EGITARAUA

1. Erabilerraztasun digitalera sarrera

2. Desgaitasuna ulertu

3. Erabilerraztasuna eta webguneak

4. Edukiak erabilerrazak egin

5. Edukien kudeatzaileakWordPress

METODOLOGIA

Eduki teorikoez gain, ariketa praktikoak proposatuko dira teoria barneratzeko.

 2017-10-02 2017-10-22   10 ordu
 Online
 Español
 25 €  
 Eska ezazu 

Albisteen zerrendara itzuli

Compartir