Irisgarritasun kognitiboari buruz 400 baino gehiago esperientzi

12 Eka 2017

Plena Inclusion erakundeak, adimen urritasuna duten pertsonak Espainian ordezkatzen dituenak, Irisgarritasun Kognitiboaren Estatuko Kongresua burutuko du datorren urriaren 19 eta 20an. Plena Inclusion erakundeak irisgarritasun kognitiboari buruzko 400 esperientzia baino gehiago jaso ditu kongresuan parte hartzeko. Loturak Elegune.net gunea aurkeztu du adimen urritasuna duten pertsonentzako praktika egoki gisa.

elegune.net da adimen urritasuna duten pertsonek eta adimen urritasuna duten pertsonentzako diseinatutako lehendabiziko sare soziala. Loturak Beharrizan Berezientzako Pertsona-Ordenagailua interakzio-laborategia sortu du Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan, Grupo Gureak Taldearekin eta Egokituz.eus gunearekin lankidetzan. Beste erakunde batzuek ere erabil dezaten gustatuko litzaiguke. Informazio gehiago hemen: http://www.elhuertodeideas.org/blog/4670

Aurkeztutako 400 praktiken artetik 12 aukeratu ziren. Aurkeztutako proiektuak zehaztasunez ezagutzeko,  www.elhuertodeideas.org webgunean sar zaitezen gomendatzen dizugu.. 

#comprenderelmundo #accesibilidad

Albisteen zerrendara itzuli

Compartir