Lotura ideiak

Geure proiektuak izatea gustatzen zaigu, bai eta horiekin topatzen ditugun arazoei erantzuna ematea, Internetek eskaintzen dizkigun aukera berriak aztertzea eta geure ekimenak abian jartzea ere.

Hona hemen dagoneko online dauden zenbait adibide. Ideiaren bat baldin baduzu eta proiektua online garatzeko kide teknologikoa behar baduzu, hementxe gaituzu. Beti konfidentzialtasun osoz. Konponbideak eskain diezazkizukegu, eta gustuko badugu, proiektuaren garapenean bete-betean parte har dezakegu.

Scroll-a erabili

2013

entreescritores

Entreescritores sare sozialean, idazleek, argitaratugabeko lanak argitaratu ditzazkete, irakurtzaileak baloratzeko. Hobetoen baloratutako lanak, argitaleetxeetara bidaliko dira argitaratuko duten liburua aukeratzeko.

Entreescritores.com irakurleen indarra eta argitaletxeen ezagupena bateratzen ditugu: Gaumin argitaletxea, Editorial Salto de Página, Letra Clara, Tropo editores, Ediciones del Serbal, Mandala ediciones eta Club editor

Loturak berriz, online komunidadeen sorkuntzan duen ezagupena eman du. Entreescritores.com- en ideiaren abiapuntua "Ezezagunak diren liburuak dituzten idazleei, irakurleen iritzia ezagutzeko aukera ematea" da.

Proiektua ikusi

2010

Funciona para todos

Funcionaparatodos.com behar bati erantzuna emateko jaio zen: edozein pertsonak teknologia erabiltzerakoan izan ditzakeen arazoak argitarazteko espazio bat da. 4 urte egon zen martxan eta erabiltzaile, enpresa eta erakundeen analisi eta ekarpenak jaso ziren, webek dauzkaten atzipen arazoak ikustarazteko.

Funcionaparatodos.com Fundación de Tecnología Social (FTS), Asociación para la Promoción de la Tecnología Social (APTES), Consultora de antropología Aplicada (Farapi) eta web garapen irisgarriak egiten dituen Lotura enpresaren arteko proiektu bat izan zen.

2008

Cose con Alfa

Loturak AlfaHogar enpresarako online denda berritzailea egin zuen 2008an, joskintzako zaleen komunitate batean oinarrituta. Plataforma honen helburua josteko eta sorkuntza propioak egiteko zaleen komunitate bat (DIY) sortzea zen. Erabiltzaileek hitz egiteko, partekatzeko, erosteko eta saltzeko gune bat zuten. Gainera, erabiltzaileentzat sortutako eta pentsatutako gune batean ideiak eta iradokizunak entzun daitezke, «eskuz egina» kontzeptua eta gazteen belaunaldi berrian jantzien pertsonalizazioa sustatuta.

Ordura arte, online dendak produktuen katalogoak besterik ez ziren. «Josi Alfarekin» ekimenari esker, erabiltzaileek hamaika gauza zituen esku-eskura: blog, foro pertsonalak, beraien sorkuntzak saltzeko denda, akademia, patroiak edota makinaz josten ikasteko ikus-entzunezko material asko duen produktuen denda. Sari bat baino gehiago eskuratu zuen, eta sektoreko hainbat argitalpenek merkataritza elektronikoko marketineko adibide gisa ere aipatu dute. Loturak gune osoko diseinua, funtzionalitateak eta programazioa definitu zituen. Gainera, merkaturatzeaz eta sare sozialeko marketin-planaz arduratu zen. Halaber, bezeroari arreta emateko plataforma bat ere sortu zuen, erabiltzaileen zalantzei erantzuteko. Horretarako, erabiltzaileari arreta ematen zion publizitateko eta telemarketineko enpresa batekin elkartu zen. Makinak online saltzeko eredu estrategia aldatzeagatik, Alfa Hogar enpresak produktua bere markarekin eta nagusitasunarekin merkaturatzen jarraitu zuen.

2007

Arreglamicalle

Espainian herritarren parte-hartzea  inguruan garatutako lehen proiektua. 2016 arte on-line.

Herritarrek beraien kale eta auzoen egoera txarra salatu zezaketen gunea. Honen helburua udaletxearen eta bizilagunen arteko komukazio kanala bezala izatea zen, bizitzeko egokiagoak diren auzo eta hiriak eraikitzeko. Plataforma honetan edozein hiritar izena emateko aukera zuen, gertakari bat sartu, bere egoera aldatu eta baita iritziak argitaratu eta bere udaletxearekin harremanetan jarri ere. Bestalde, udaletxeek astero argitaratutako salaketak jasotzen zituzten eta bere herritarreei erantzuna ematen zien .

2005

Cdprest

Duela urte batzuk garatu genuen softwarea, ezagutza informatikorik gabeko pertsonek produktuek katalogo multimediak sortzeko, gero CD edota USB batean gordetzeko. Bere garaian Interneteko konexio kopurua oso baxua zen eta CD katalogoak sortzea oso garratzitsua izan zen. 40.000 aldiz jeitsi zen.