Denda birtualak

Gure online dendak eta ecommerce plataformek trakifoa erakartzea lortzen dute eta zure bisitak bezeroetan bihurtzea.

Zure bezeroek edozein gailutik erosi dezakete: mugikorra, tablet, ipac, PC.

  • Dendaniztun Ecommerce plataformak.
  • Zure denda online, ERP eta CRMekin integratuta.
  • Kontaktu portala.
  • Ordaintzen diren edukien plataformak.
  • Puntuen bidezko lehialtasun ecommerce plataformak.
  • Deskontu sistemak.
  • Online enkanteak.
  • Social commerce.
Pantallazos de una tiendavirtual

Comet B2B, bizikleta denda

Hasierako egoera

Cometek urtero bere bezeroei, bizikleta dendak, paperezko katalogo bat bidaltzen die bere produktu eskeintzarekin.Bezeroek eskari bat egiterakoan bi aukera zituzten: produktuen erreferentziak eta kopurua taula batean fax bidez bidaltzea edota eskaria telefonoz egitea. Cometek deskontu desberdinak eskeintzen dizkie bezeroei, hauek bere ERP bidez kudeatzen dira.

Irtenbidea

Oraingo proiektua urteetan zehar garatutako lanaren ondorioa da, fase desberdinak izan dituena:

  • 1go fasea: katalogoa digitalizatzea eta weban erakustea
  • 2. fasea: bezeroen eremu pribatu bat sortzea eta webaren bidez eskariak egiteko aukera (B2B)
  • 3. fasea: Cometen ERPa webarekin sinkronizatzea, honela bezero bakoitzak dagozkion deskontuak ikusi ditzake

2016. urtean weba erabat berritu da reponsivea egiteko eta bestelako hobekuntzak ere gehitu zaizkio: katalogazio berria, bilatzaile berritua, produktuen informazio gehiago, e.a.