Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna

Gure helburua irisgarritasun eta erabilgarritasun estandarrak betetzen dituzten diseinuak eskeintzea da, web disenu batek behar dituen freskotasuna, berrikuntza eta artea galdu gabe.

  • Web diseinu irisgarria
  • Minusbaliotasuna duten pertsonentzako sare sozialak
  • User experience - UX
  • Nabigadore eta gailu mugikorrei egokituta
Pantallazo de la portada de una proyecto accesible

Odismet.es datuak modu interaktiboan erakusten dituen behatoki bat da, eta desgaitasunen bat duten pertsonen lan-egoera zein den jasotzen du.

Hasierako egoera

Garapena egiterakoan, erreferenterik ez zegoen. Garatzeko garaian eduki genuen baldintzetako bat, irisgarritasun arauak beter behar zituela zen.

Irtenbidea

Desgaitasunei eta enpleguari buruzko informazio eguneratua ematen duen atari irisgarria sortzea. Proiektuak A bikoitzaren irisgarritasun maila bete behar zuen. Gainera, informazioa bistaratzeko modua eman behar zuen, profesionalek datuok aztertzeko. Halako edukia izanik, datuak ustiatzeko eta segimendua egiteko funtzioak funtsezkoak dira, egoeraren bilakaera aztertu ahal izateko. Horrenbestez, web orriak honako elementu hauek ditu: desgaitasunei eta lan-merkatuari buruzko datu-banku interaktiboa, politika konparatuen datu-basea, desgaitasunak dituzten pertsonen laneratzeari buruzko liburutegi birtuala, bi hilean behin argitaratzen den informazio-buletina, txosten monografikoak eta urtekariak eta erabiltzailearen neurrira egindako kontsulta-zerbitzua.